Páginas

martes, 21 de febrero de 2012

Definizioak bilatzen...



Kultura: Talde, instituzio edo erakunde bateko kide guztiek partekatzen duten jarreren, jokabideen, balioen, helburuen, ohituren, praktiken,...  multzoa da. 

Gizarteratzea: Bizitza osoan zehar irauten duen prozesu bat da, kolektiboan (gizarte konkretu batean) integratzea ekartzen duena. Prozesu honetan, rolak, normak, balioak, instituzioak, tradizioak, ezagutza, gaitasunak, etab. bereganatzen dira, hau da, gizarte baten kultura barneratzen da. Bi sozializazio maila daude: alde batetik, lehen mailakoa (familian ematen dena), eta bestetik, bigarren mailakoa (eskolan, lagun artean…). 

Hezkuntza: Subjektua hobetzeko eta perfekzionatzeko egiten den ekintza da. Horretarako, balioak, ezagutzak, ohiturak, etab. transmititzen zaizkio. Hitzaren, sentimenduen, jokabide eta jarreren bidez egiten da. Eginkizun hau ezinbestekoa da gizartearen onerako eta gizartean onartuak diren ideal sozialen arabera egiten da. Subjektu bakoitzean sozializazio prozesua ematen da. 


Hiru eremutan ematen da: 
  1. Hezkuntza formala: Curriculum ofizialaren arabera eta egutegi eta ordutegi konkretu baten barruan ematen den hezkuntza da. Beraz, erregulatutako hezkuntza da, planifikatua dagoena eta berezko intentzioa duena. 
  2. Hezkuntza ez-formala: Sistematikoki antolaturiko ekintza hezigarri guztiek, eta hezkuntza sistema formalaren barnean ez daudenak, osatzen dute.
  3. Hezkuntza informala edo formarik gabea: Denok egunero eta edozein momentuan gizartean bizi garelako jasotzen dugun hezkuntza da. Eguneroko bizipenek transmititzen dizkiguten ezagutzak, baloreak, gaitasunak… hemen sartzen dira. Hezkuntza hau nahigabe edo inkontzienteki jasotzen eta barneratzen da, hau da, ez dago aurretik egindako antolakuntzarik eta ez dago instituzionalizaturik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario