miércoles, 30 de enero de 2013
NO CREO EN LA ESCUELA TRADICIONAL, PERO SI EN LA EDUCACIÓN
Bideo honetan eskola
tradizionalaren aurka agertzen dira. Izan ere, eskola honek hala esaten du
“errepikatu jakin gabe eta obeditu”. Ikasleak moldeatzen ditu askeak direla
sinestaraziz. Besteek nahi dutena izatea eskatzen du nor izan nahi duzun ukatuz.
Talde homogeneoak nahi ditu aniztasuna alde batera utziz. Ume bakoitzetik nahi
duena ekoiztea eta kontsumitzea da, ezarrita dagoen sistemari eusteko.
Baina, hezkuntza ez luke era
horretakoa izan behar. Baizik eta, pertsona bezala osatzeko. Eskola hazteko eta
garatzeko da, bizitza elkarrekin ezagutuz. Askatasunez ikasi behar da, zer
ikasten dugun aukeratuz eta nola egin asmatuz. Ikastea bizitzea eta
esperimentatzea da.
Horretarako, oraindik asko
dago egiteko, baina ahalegindu egin
behar gara. Curriculumak agintzen duenaz aparte, irakasle bakoitzak bere gelan
aukeratzen du gauzak era batera edo bestera egitea eta eskola tradizionaletik
urrunduz joan behar gara eta aniztasunari, sormenari, esperimentazioari eta
abarri garrantzia eman.
lunes, 28 de enero de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

