Honela definituko nituzke:
Neutralitatea (neutraltasunez jokatzea): Gai edo egoera baten aurrean parte ez hartzea da.
Objetibitatea (objetibotasunez jokatzea): Gai edo egoera baten aurrean iritzi pertsonalik ez ematean datza.
Definizio hauen aplikazioa hezkuntzan:
Irakasleak neutraltasunez jokatuko badu, debateetan ez du parte hartuko eta azalpenak ematerakoan neutrala izan behar duen gaiaz ez du hitz egingo. Irakasleak era objetiboan jokatuko badu, aldiz, gaiaren inguruko ikuspegi desberdinak (guztiak ahal bada) emango ditu bere iritzia eman gabe.
Beraz, oso desberdina da era batera ala bestera jokatzea. Nola jokatu behar da? Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?
Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutraltasunez jokatzea ezinezkoa dela uste dut. Izan ere, edukiak transmititzeko garaian, ideologiak metodologian bertan agertzen dira. Beraz, irakaslea neutrala izatea zaila denez, objetiboa izan behar du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario