Páginas

domingo, 28 de abril de 2013

Zeinu hizkuntza eta gorren kultura, mundu berri bat niretzat

Zeinu hizkuntzako kursoa egitean, niretzako guztiz ezezaguna zen mundu bat ezagutzeko aukera paregabea izan dut. Mundu honekin liluratuta geratu naiz eta gehiago ikasteko gogoarekin geratu naiz. Espero dut etorkizunean honen inguruko gauza gehiago ezagutu ahal izatea.







domingo, 10 de febrero de 2013

Bazen behin...


        Bazen behin 3 urte bete eta eskolan hasi zen mutikoa. Irriketan zegoen hasteko, bere amak han gauza asko egiten zirela kontatu baitzion. Lehen egunean andereñok “gaur marrazki bat egingo dugu” esan zuen. “A zer ondo! Asko gustatzen zait marraztea” pentsatu zuen haurrak. “Arrainak, eguzkiak, izarrak, etxea zuhaitzak…margotuko ditut”. Orduan, zera erantsi zuen irakasleak ” itxaron, ez hasi oraindik, aurretik zer marraztuko duzuen esan behar dizuet. Gaur lorea egingo duzue”. Umeak pentsatu zuen ” ederto, gustuko ditut loreak; arrosak, moreak, horiak, handiak, txikiak, lorontzian, jardinean… egingo ditut” Andereñok zera gaineratu zuen, ordea “ itxaron, ez hasi oraindik, nik arbelean egindakoaren tankerakoa irudikatu behar duzue eta”. Arbelean ageri zena lore gorri-gorria eta zurtoin orlegia zuen.
Beraz, mutikoak zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.

      Beste behin, andereñok esan zuen “ gaur plastilinarekin jolastuko gara” Haurra pozik jarri zen. “Asko gustatzen zait plastilinarekin aritzea. Gauza asko egin ditzaket: zubia egingo dut ala harresia ala…” baina andereñok erantsi zuen “itxoin, ez hasi oraindik, honen moduko plater urdina egin behar duzue”.
Beraz, mutikoak plater “urdin-urdina egin zuen.

      Lehen hezkuntzara igarotzerakoan haurrak irakasle berria izan zuen. Behin, andereño berriak esan zuen ”gaur marraztu egingo dugu”. Umea geldi-geldi geratu zen, itxaroten, besteek marrazkia egiten zuten bitartean. Harengana hurbilduz galdetu zion ikasleari “ zergatik ez duzu irudirik egiten?”. “Zer egin behar dudan esan iezadazun itxaroten ari naiz” erantzun zion haurrak. “ Nahi duzuna egin dezakezu, denek marrazki berbera egin ezkero nola desberdin dezaket zuetariko bakoitzak egindakoa? ” .
Orduan, mutikoak zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.

miércoles, 30 de enero de 2013

"La guardería no es un perchero"


BIDEZKO EBALUAZIOA


*Para que la evaluación sea justa, todos realizareis la misma prueba: subir a ese árbol.

NO CREO EN LA ESCUELA TRADICIONAL, PERO SI EN LA EDUCACIÓN




Bideo honetan eskola tradizionalaren aurka agertzen dira. Izan ere, eskola honek hala esaten du “errepikatu jakin gabe eta obeditu”. Ikasleak moldeatzen ditu askeak direla sinestaraziz. Besteek nahi dutena izatea eskatzen du nor izan nahi duzun ukatuz. Talde homogeneoak nahi ditu aniztasuna alde batera utziz. Ume bakoitzetik nahi duena ekoiztea eta kontsumitzea da, ezarrita dagoen sistemari eusteko.
Baina, hezkuntza ez luke era horretakoa izan behar. Baizik eta, pertsona bezala osatzeko. Eskola hazteko eta garatzeko da, bizitza elkarrekin ezagutuz. Askatasunez ikasi behar da, zer ikasten dugun aukeratuz eta nola egin asmatuz. Ikastea bizitzea eta esperimentatzea da.
Horretarako, oraindik asko dago egiteko, baina  ahalegindu egin behar gara. Curriculumak agintzen duenaz aparte, irakasle bakoitzak bere gelan aukeratzen du gauzak era batera edo bestera egitea eta eskola tradizionaletik urrunduz joan behar gara eta aniztasunari, sormenari, esperimentazioari eta abarri garrantzia eman.