Páginas

martes, 21 de febrero de 2012

Definizioak bilatzen...



Kultura: Talde, instituzio edo erakunde bateko kide guztiek partekatzen duten jarreren, jokabideen, balioen, helburuen, ohituren, praktiken,...  multzoa da. 

Gizarteratzea: Bizitza osoan zehar irauten duen prozesu bat da, kolektiboan (gizarte konkretu batean) integratzea ekartzen duena. Prozesu honetan, rolak, normak, balioak, instituzioak, tradizioak, ezagutza, gaitasunak, etab. bereganatzen dira, hau da, gizarte baten kultura barneratzen da. Bi sozializazio maila daude: alde batetik, lehen mailakoa (familian ematen dena), eta bestetik, bigarren mailakoa (eskolan, lagun artean…). 

Hezkuntza: Subjektua hobetzeko eta perfekzionatzeko egiten den ekintza da. Horretarako, balioak, ezagutzak, ohiturak, etab. transmititzen zaizkio. Hitzaren, sentimenduen, jokabide eta jarreren bidez egiten da. Eginkizun hau ezinbestekoa da gizartearen onerako eta gizartean onartuak diren ideal sozialen arabera egiten da. Subjektu bakoitzean sozializazio prozesua ematen da. 


Hiru eremutan ematen da: 
  1. Hezkuntza formala: Curriculum ofizialaren arabera eta egutegi eta ordutegi konkretu baten barruan ematen den hezkuntza da. Beraz, erregulatutako hezkuntza da, planifikatua dagoena eta berezko intentzioa duena. 
  2. Hezkuntza ez-formala: Sistematikoki antolaturiko ekintza hezigarri guztiek, eta hezkuntza sistema formalaren barnean ez daudenak, osatzen dute.
  3. Hezkuntza informala edo formarik gabea: Denok egunero eta edozein momentuan gizartean bizi garelako jasotzen dugun hezkuntza da. Eguneroko bizipenek transmititzen dizkiguten ezagutzak, baloreak, gaitasunak… hemen sartzen dira. Hezkuntza hau nahigabe edo inkontzienteki jasotzen eta barneratzen da, hau da, ez dago aurretik egindako antolakuntzarik eta ez dago instituzionalizaturik.

domingo, 5 de febrero de 2012

Zein hezkuntza eremutan arituko zara?


Lehenen aldia da nire buruari galdera hau egiten diodala. Izan ere, eskolako irakaslea izan nahi dudala pentsatu dut beti. Hezkuntzaren eremu formalerako prestatzen dutelako, hain zuzen ere, sartu nintzen irakasleen unibertsitate eskolan.

Hala ere, txikitatik hezkuntza eremu ez formalean esperientzia oso onak izan ditut eta ez litzaidake batere axolako eremu horretan lan egitea. Baina, horretarako, ikasketa espezializatuagoak beharko nituela uste dut.

Horrez gain, hiru eremuak (formala, ez formala eta informala) kontaktuan egon behar direla uste dut. Izan ere, elkareraginean daude eta hirurek helburu bera izanik (pertsonen garapenari laguntzea eta hau hobetzea) elkarri lagundu behar diotela uste dut. Horretarako, elakarlanean aritzea ezinbestekoa da. Esate baterako, eskolak ikasleen hezkuntza formala optimizatuko duen estraeskolarrak proposatu ditzake, eta aldi berean, gurasoekin elkarlana bultzatu, haien nahiak kontuan izanik.

Beraz, esan bezala, nire helburua eremu formalean aritzea da,  eremu ez formalean lan egitea gustoko izango nuen arren.








Kaixo!

Natalia naiz eta hau da Blog bat dudan lehenengo aldia. Ilusioa jarriz proiektu hau ondo atera dadin espero dut.

Hasieratik has gaitezen...

honako hau da, norbaiti interesatuko balio, nire hezkuntza formaleko ibilbidea:

Lehenengo, bi urte nituela, Ibai ikastola publikora eraman ninduten. Bertan ikasi  nuen hamabi urte bete nituen arte. Bertako esperientzia oso ona izan zen eta oroitzapen onak ditut.

Ondoren, hamabi urterekin, Antigua Luberri BHIra joan nintzen ikasketei jarraipena ematera. Bertako oroitzapenak ere onak dira.

Hala ere, batxillerra amaitu nuenean eta "handitan" zer izan nahi nuen galdetzen nionean nire buruari ez nuen batere argi izaten, baina azkenean, uste dut asmatu nuela nire erantzunarekin: irakasle izan nahi dut, haur hezkuntzako irakaslea.

Ez dakit txikitako oroitzapen onak izan nituelako den, haurrak gustatzen zaizkidalako den, hezkuntzan gauza asko aldatzeke daudela uste dudalako den, baina azkenean ez dut hezkuntza den mundu honetatik atera nahi izan.