Lehenen aldia da nire buruari galdera hau egiten diodala. Izan ere, eskolako irakaslea izan nahi dudala pentsatu dut beti. Hezkuntzaren eremu formalerako prestatzen dutelako, hain zuzen ere, sartu nintzen irakasleen unibertsitate eskolan.
Hala ere, txikitatik hezkuntza eremu ez formalean esperientzia oso onak izan ditut eta ez litzaidake batere axolako eremu horretan lan egitea. Baina, horretarako, ikasketa espezializatuagoak beharko nituela uste dut.
Horrez gain, hiru eremuak (formala, ez formala eta informala) kontaktuan egon behar direla uste dut. Izan ere, elkareraginean daude eta hirurek helburu bera izanik (pertsonen garapenari laguntzea eta hau hobetzea) elkarri lagundu behar diotela uste dut. Horretarako, elakarlanean aritzea ezinbestekoa da. Esate baterako, eskolak ikasleen hezkuntza formala optimizatuko duen estraeskolarrak proposatu ditzake, eta aldi berean, gurasoekin elkarlana bultzatu, haien nahiak kontuan izanik.
Beraz, esan bezala, nire helburua eremu formalean aritzea da, eremu ez formalean lan egitea gustoko izango nuen arren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario