Páginas

miércoles, 9 de mayo de 2012

Lorezaina izan nahi dut!

http://vimeo.com/4224929

Loreak bideo hau ikusteko proposatu digu eta ikusi izanaz asko pozten nahiz. Alde batetik, gelako aniztasunaz hitz egiten du eta horretarako metafora bat erabiltzen du hori ulertzeko oso polita eta baliogarria iruditzen zaidana. Ikustea gomendatzen dut. 
Bestalde, ikasleak haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara igarotzen direnean, gela formatua guztiz desberdina aurkitzen dutela dio. Bat-batean, gelan era ordenatuan dauden mahaietan eseri behar dira. Aurrekoan gelako debate batean nire ikaskide batek bota zuen galdera bat buruan bueltaka geratu zait, honakoa da: zergatik lehen hezkuntzan (eta bigarren hezkuntzan ere) ez daude txokoak? Nik antzekoa den beste galdera bat daukat: Zergatik gelako mahaiak ez dira borobilak taldean lan egiteko?
Uste dut gela formatua aldatu egin behar dela, eta aniztasuna guztiontzat aberasgarria dela.

lunes, 23 de abril de 2012

2012ko APIRILAREN 2a HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA



1967. urtetik apirilaren 2an liburuaren eguna ospatzen da. Ideia hau IBBYak (Organización Internacional para el Libro Juvenil) sortu zuen, gazteen artean irakurketa sustatzeko eta haur eta gazteentzako diren liburu onen promozioa egiteko asmoarekin.




Francisco Hinojosak egun honetarako sortutako testua:


Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina

     Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina. Ipuin hori, egia esan, ez zen bat bakarrik; askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin. Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina…”
   Ipuinak irakurtzean, kontatzean edo entzutean, irudimena lantzen ari gara, osasuntsu jarraitzeko entrenatzea beharrezkoa izango balitz bezala. Egunen batean, ziur asko geuk jakin gabe, istorio horietako bat gugana etorriko da, bidean aurkitzen ditugun eragozpenei irtenbide sortzaileak eskaintzeko.
Ipuinak ozen irakurtzean, kontatzean edo entzutean, oso zaharra den errituala errepikatzen ari gara, zibilizazioaren historian funtsezko eginkizuna izan duena: erkidegoa egitea. Ipuin horien inguruan bildu egin dira kulturak, garaiak eta belaunaldiak, denok berdinak garela esateko: japoniarrak, alemanak eta mexikarrak; XVII. mendean bizi izan zirenak, eta gu, Interneten ipuin bat irakurtzen dugunak; aitona-amonak, gurasoak eta seme-alabak. Ipuinek berdin asetzen gaituzte gizaki guztioi, nahiz eta gure artean alde handiak egon, izan ere, azken batean, denok gara haien protagonistak.
   Izaki bizidunekin gertatzen ez den bezala, jaio, ugaldu eta hiltzen direlako, ipuinak emankortasun handiarekin sortzen dira, eta hilezkorrak izan daitezke. Kontatzen edo berridazten diren unearen egoerara egokitzen diren herri tradiziokoak bereziki. Erreproduzitzean edo entzutean, egile ere bihurtzen zaituzten ipuinak dira.
   Eta, bazen behin ere, mendez mende, ahoz aho, sorkuntzari buruzko ideia azaltzeko, bere istorioa azaltzeko, kulturaaberastasuna eskaintzeko, jakin-mina pizteko eta ezpainak irribarrez betetzeko, bidaiatu egin zuten mitoez, ipuinez eta legendaz beteriko herrialdea. Herrialde horretan, biztanle gutxik zuten liburu bat izateko aukera. Baina aldatzen hasi den kontua da dagoeneko. Gaur egun, nire herrialdetik (Mexikotik alegia) urrun dauden gero eta leku askoz ere gehiagotara iristen ari dira. Eta irakurleekin aurkitzean, komunitatea egiteko, familia sortzeko, eta zoriontsuak izateko gero eta aukera handiagoa duten banakoak egiteko zeregina betetzen ari dira. 

Hurrengo bideoak ipuinek sormena garatzeko duten garrantzia azpimarratzen du:











lunes, 19 de marzo de 2012

Hezkuntzaren hazkuntza?


Iraganean, hezkuntza oraingoarekin alderatuz, asko aldatu dela uste dugu, baina berez, ez dela hainbeste aldatu ziurtatuz joan naiz. 

Egia da aurrerapenak eman direla, esate baterako, lehen irakaslea zen ikasgelako protagonista eta orain haurrak dira. Baita, baliabideak hobeak dira ere. 

Baina, esango nuke, edukiak gehiegi aldatu ez direla. Eduardo Punset eta Ken Robinson-ek beste adituekin batera, hezkuntza sistema anakronikoa dela uste dute, hau da, egungoa ez den gizarte baterako diseinatua dagoela. Gizarte industrialerako diseinatua dago, eta helburua gizarte mota honetan lan egiteko prest egongo diren gizakideak heztea da. Ondorioz, gaur egungo zerbitzuen eta informazioaren gizarterako ez da erabilgarria. Baina, orduan zergatik jarraitzen dugu hezkuntza sistema hau edukitzen? Interes ekonomikoengatik batez ere.

Orduan, nolakoa izan beharko luke gaur egungo hezkuntza sistema?



domingo, 4 de marzo de 2012

Eskolara joan nahi duzu?

Haur hauek BAI. Baina horretarako, bizitza arriskuan jarri behar dute egunero...


Biblioburro (Alfa-Beto)



Nik ez dut ezagutu nire auzoa liburutegirik gabe... Bideo hau ikusi ondoren, alde batetik, gehiago baloratzen dut nire auzoko liburutegia. Bestetik, sormena erabiliz eta esfortzu apur batekin zein on handia egin dezakegun ohartarazi dit.

jueves, 1 de marzo de 2012

Neutralitatea eta objetibitatea


Honela definituko nituzke:

Neutralitatea (neutraltasunez jokatzea): Gai edo egoera baten aurrean parte ez hartzea da.

Objetibitatea (objetibotasunez jokatzea): Gai edo egoera baten aurrean iritzi pertsonalik ez ematean datza. 

Definizio hauen aplikazioa hezkuntzan:  

Irakasleak neutraltasunez jokatuko badu, debateetan ez du parte hartuko eta azalpenak ematerakoan neutrala izan behar duen gaiaz ez du hitz egingo. Irakasleak era objetiboan jokatuko badu, aldiz, gaiaren inguruko ikuspegi desberdinak (guztiak ahal bada) emango ditu bere iritzia eman gabe.

Beraz, oso desberdina da era batera ala bestera jokatzea. Nola jokatu behar da? Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutraltasunez jokatzea ezinezkoa dela uste dut. Izan ere, edukiak transmititzeko garaian, ideologiak metodologian bertan agertzen dira. Beraz, irakaslea neutrala izatea zaila denez, objetiboa izan behar du.

martes, 21 de febrero de 2012

Definizioak bilatzen...



Kultura: Talde, instituzio edo erakunde bateko kide guztiek partekatzen duten jarreren, jokabideen, balioen, helburuen, ohituren, praktiken,...  multzoa da. 

Gizarteratzea: Bizitza osoan zehar irauten duen prozesu bat da, kolektiboan (gizarte konkretu batean) integratzea ekartzen duena. Prozesu honetan, rolak, normak, balioak, instituzioak, tradizioak, ezagutza, gaitasunak, etab. bereganatzen dira, hau da, gizarte baten kultura barneratzen da. Bi sozializazio maila daude: alde batetik, lehen mailakoa (familian ematen dena), eta bestetik, bigarren mailakoa (eskolan, lagun artean…). 

Hezkuntza: Subjektua hobetzeko eta perfekzionatzeko egiten den ekintza da. Horretarako, balioak, ezagutzak, ohiturak, etab. transmititzen zaizkio. Hitzaren, sentimenduen, jokabide eta jarreren bidez egiten da. Eginkizun hau ezinbestekoa da gizartearen onerako eta gizartean onartuak diren ideal sozialen arabera egiten da. Subjektu bakoitzean sozializazio prozesua ematen da. 


Hiru eremutan ematen da: 
  1. Hezkuntza formala: Curriculum ofizialaren arabera eta egutegi eta ordutegi konkretu baten barruan ematen den hezkuntza da. Beraz, erregulatutako hezkuntza da, planifikatua dagoena eta berezko intentzioa duena. 
  2. Hezkuntza ez-formala: Sistematikoki antolaturiko ekintza hezigarri guztiek, eta hezkuntza sistema formalaren barnean ez daudenak, osatzen dute.
  3. Hezkuntza informala edo formarik gabea: Denok egunero eta edozein momentuan gizartean bizi garelako jasotzen dugun hezkuntza da. Eguneroko bizipenek transmititzen dizkiguten ezagutzak, baloreak, gaitasunak… hemen sartzen dira. Hezkuntza hau nahigabe edo inkontzienteki jasotzen eta barneratzen da, hau da, ez dago aurretik egindako antolakuntzarik eta ez dago instituzionalizaturik.

domingo, 5 de febrero de 2012

Zein hezkuntza eremutan arituko zara?


Lehenen aldia da nire buruari galdera hau egiten diodala. Izan ere, eskolako irakaslea izan nahi dudala pentsatu dut beti. Hezkuntzaren eremu formalerako prestatzen dutelako, hain zuzen ere, sartu nintzen irakasleen unibertsitate eskolan.

Hala ere, txikitatik hezkuntza eremu ez formalean esperientzia oso onak izan ditut eta ez litzaidake batere axolako eremu horretan lan egitea. Baina, horretarako, ikasketa espezializatuagoak beharko nituela uste dut.

Horrez gain, hiru eremuak (formala, ez formala eta informala) kontaktuan egon behar direla uste dut. Izan ere, elkareraginean daude eta hirurek helburu bera izanik (pertsonen garapenari laguntzea eta hau hobetzea) elkarri lagundu behar diotela uste dut. Horretarako, elakarlanean aritzea ezinbestekoa da. Esate baterako, eskolak ikasleen hezkuntza formala optimizatuko duen estraeskolarrak proposatu ditzake, eta aldi berean, gurasoekin elkarlana bultzatu, haien nahiak kontuan izanik.

Beraz, esan bezala, nire helburua eremu formalean aritzea da,  eremu ez formalean lan egitea gustoko izango nuen arren.








Kaixo!

Natalia naiz eta hau da Blog bat dudan lehenengo aldia. Ilusioa jarriz proiektu hau ondo atera dadin espero dut.

Hasieratik has gaitezen...

honako hau da, norbaiti interesatuko balio, nire hezkuntza formaleko ibilbidea:

Lehenengo, bi urte nituela, Ibai ikastola publikora eraman ninduten. Bertan ikasi  nuen hamabi urte bete nituen arte. Bertako esperientzia oso ona izan zen eta oroitzapen onak ditut.

Ondoren, hamabi urterekin, Antigua Luberri BHIra joan nintzen ikasketei jarraipena ematera. Bertako oroitzapenak ere onak dira.

Hala ere, batxillerra amaitu nuenean eta "handitan" zer izan nahi nuen galdetzen nionean nire buruari ez nuen batere argi izaten, baina azkenean, uste dut asmatu nuela nire erantzunarekin: irakasle izan nahi dut, haur hezkuntzako irakaslea.

Ez dakit txikitako oroitzapen onak izan nituelako den, haurrak gustatzen zaizkidalako den, hezkuntzan gauza asko aldatzeke daudela uste dudalako den, baina azkenean ez dut hezkuntza den mundu honetatik atera nahi izan.