Páginas

domingo, 4 de marzo de 2012

Biblioburro (Alfa-Beto)



Nik ez dut ezagutu nire auzoa liburutegirik gabe... Bideo hau ikusi ondoren, alde batetik, gehiago baloratzen dut nire auzoko liburutegia. Bestetik, sormena erabiliz eta esfortzu apur batekin zein on handia egin dezakegun ohartarazi dit.

2 comentarios:

  1. Hunkigarria bideoa...pentsarazi nau honek. Gai izango al gara gu ere seme-alaben hezkuntzan, umeen hezkuntzan horrelako elementu sinple eta oinarrizkoekin euren hezkuntza prozesua aberasten?

    ResponderEliminar
  2. Liburuak... Elementu sinpleak bai, baina zuk diozun bezala, oinarrizkoak ere bai. Zure galderaren inguruan hausnartzen egon ondoren, ondorioztatu dut (eta hala ez dela esango balidate poztu egingo nintzateke) gaur egun gaztetxoen artean irakurtzeko ohitura falta dagoela. Nire iritziz, irakurtzeko ohituraren transmisioa nahiko ondo hasten da, etxean eta eskolan, umeek irakurtzeko eskatzen digute eta gero haiek bakarrik egiten ikasten dute.
    Baina orduan, gazte askok liburuei ematen dieten garrantzi ezaren arrazoia zein da? Irakurtzeko ohitura galdu dutela, ala inoiz izan ez dutela?
    Gakoa motibazioan dagoela uste dut. Behin irakurri nuen pertsona bakoitzak bere liburua duela, baina aurkitu egin behar duela. Agian, eskolan irakurgaiak ikasleen arabera aukeratu behar diren bezala, etxean ere, tartetxorenbat eskaini behar zaio seme-alabei gustuko izango duten eta beraien garapenean aberasgarriak izango diren liburuak bilatzeko. Era honetan, irakurtzeari beste konnotazio bat ematea lortuko dugu, eta ondorioz, hain garrantzitsuak diren liburuak baloratuagoak izango dira.

    ResponderEliminar